Sare ekomonomiak Interneten eta Mastodon

Txikiak jan dezake handia?

Gure adinekoen artean aski ezagunak dira Betamax (Sony) edo VHS bideo irakurgailuak baina gaur egungo “milenial” gutxik ikusiko zituzten, agian gurasoen etxeko apalean bakero filme bilduma bat hautsa pilatzen gehienez jota (nire aitaren filmak gogoan ditut txukun denak ordenatuta). Hasiera baten bi formatu hauek eta beste batzuk merkatu kuota antzekoa zuten 80. hamarkadan, Betamax bideo formatuak zenbait ezaugarri hobeak zituen ala nola irudien kalitatea eta zinten tamaina txikiagoa, VHS-ak aldiz abantaila hartu zion, 2 orduz grabatu zezakeen eta Betamax-ek ordu bat baino ez, VHS zintak merkeagoak ziren eta irakurgaileen prezioak ere jeitsi zituzten, formatuen eta estandarren arteko lehia hasi zen merkatuan. []