Mastodon-eko "toots"-ak nola txio bihurtu automatikoki

IFTTT serbitzua erabilita

Espero nuena baino errezago izan da Mastodon-eko “toots” Twitter-eko txio bihurtzea automatikoki, Yeray erabiltzaileak egin duela ikusi dut eta jakinmina piztu zait, lehendik baneukan IFTTT Webgunean kontua zabalduta, izenak dioen bezala “IF THIS THEN THAT” (“Baldin HAU, orduan HURA”), serbitzu honek egiten duena da: Aplikazio batek sortzen duen gertakari bat ematen denean (adibidez “toot” bat argitaratu Mastodon-en) orduan IFFT-ek zeozer gerta dadin ahalbidetzen du (adibidez txio bat bidali). IFTTT-ek badu prest “applet” bat hau egiteko, Mastodon → Twitter. []